Eusko Ikaskuntza sariak

Landa eta Orpustanentzat Eusko Ikaskuntza sariak

Mariasun Landa idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariak jasoko dituzte Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariak. Kultura, arte eta gizarte zientzien alorrean aktibo jarraitzen duten curriculum nabarmenenak saritzen dituzte.

Orpustan eta Landa. SYLVAIN SENCRISTO / JON URBE (ARGAZKI PRESS)
Ilargi Agirre.
2014ko ekainaren 17a
08:16
Entzun

Aurten saria bi lagunei ematea erabaki dute. Iaz ere halaxe gertatu zen; Mari Karmen Gallastegi eta Francisco Etxeberria izan ziren sarituak. Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok eta Laboral Kutxako lurraldeko zuzendari Pello Ugaldek eman dute sarituen berri, gaur Donostian emandako prentsaurreko batean. Hain zuzen, epaimahaia haiek biak osatu dute, Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako errektoreekin batera. 1995ean sortu zen sariketa, eta 20.000 euro ematen dituzte. Aurten bi irabazleen artean banatuko dute dirua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.