“Lapur Zuloa” AEBetako gizartearensatira bat da, baina Kanpingags antzerki taldekoek euskal gizarteko zenbait elementu sartu dituzte. AEBetan bizi diren lapur batzuen istorioa kontatzen du antzezlanak.Jatorrizko bertsioan lapur hauek italiarrak dira, baina Kanpingagsek lapur euskaldun batzuk jarri ditu italiarren tokian. “Helburua gure buruaz barre egitea da”, azaldu du Carlos Zabala zuzendariak.
Carlos Zabalaren zuzendaritzapean, Asier Hormaza,Joseba Apaolaza, Kandido Uranga. Ainhoa Garai eta Patxi Barco aktoreek egingo dute lan antzezlan honetan. Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatuko da antzezlana datorren ostiralean, eta igandera bitartean izango da ikusgai.
"Lapur Zuloa”, Kanpingags-en antzezlan berria ostiralean estreinatuko da
AEBetako eta Euskal Herriko gizarteen inguruko satira bat da. Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatuko da datorren ostiralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu