BERRIA TB

Lara Izagirre eta Garbiñe Ortega izan dira 'Zurriolako butaka'-n

'Sormenaren bideak' film laburreko zuzendaria da Izagirre, eta 'Violet' filmeko ekoizlea Ortega. Angel Aldarondo eta Mikel Kintana kritikariak ere aritu dira solasean. Bideoa: Garbiñe Ortegari elkarrizketa. [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1895/[/Berriatb]

2013ko irailaren 26a
08:58
Entzun

Lara Izagirre Sormenaren bideak film laburreko zuzendaria eta Garbiñe Ortega Violet filmeko ekoizlea izango dira gaur Zurriolako butaka saioko gonbidatuak. Halaber, Angel Aldarondo BERRIAko kritikaria eta Mikel Kintana Euskal Irratietakoa ariko dira solasean. Horiez gain, Paul Bilbao 'Euskaraz bizi nahi dut' film laburren lehiaketaz mintzatuko da.

BERRIAk eta Hamaika telebistak Zurriolako butaka saioa ekoitzi dute elkarlanean, jaialdiaren nondik norakoak jasotzeko asmoz. Egunero izango da Berria.info-n, 11:00etatik 12:00etara, zuzenean, Donostiako Zinemaldia amaitu arte.

Emanaldi guztiak Berria.info-n izango dira gero ere ikusgai, bai osorik, bai atalka. Saioaren ardura teknikoa Lara Madinabeitia Berria TBko bideogileak du. Gidoia Gorka Erostarbek berak eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak egina da.

Horrez gain, zuzeneko iritziak eta iruzkinak irakurri ahal izango dira Berriketan.info atarian, Zinemaldiari buruzko gune berezian. Gainera, saioak iraun bitartean, irailaren 20tik 29ra, BERRIAlagun egiten direnek Karmele Jaioren Amaren eskuak liburua jasoko dute opari. www.berria.info/berrialaguna webgunean sartuta, [email protected] helbide elektronikoa erabilita edo 943-30 45 45 telefono zenbakira deituta egin daiteke BERRIAlagun.

Hamaika telebistak ere egunero emango du saioa, bitan: 20:00etan eta 22:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.