Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) Igartubeiti baserria museoa da aspalditik; hain zuzen ere, baserriari buruzko museoa. Hala ere, larunbatetik aurrera orain arteko zerbitzuak zabalduko ditu, baserri eraikinaren osagarri den interpretazio zentroa irekiko baitute. Ikus-entzunezkoen bidez eta irakurtzeko panelen bidez baserriari eta baserri eremuko bizimoduari buruzko informazio asko jaso ahal izango du aurrerantzean bisitariak.
Igartubeiti baserria XVI. mendean eraikitakoa eta XVII.ean zabaldutakoa da, eta orduko egiturak mantentzen ditu. Baserri horren ezaugarrietako bat da tolarea daukala txertatuta baserriaren oinarrizko egitura diren habeen artean. 2001eko udan jarri zuten jendeak bisitatzeko moduan. Gipuzkoako Diputazioak 2.643.000 euroko inbertsioa egin du baserri museoa eratzeko.
Museoa
Larunbatean zabalduko dute Igartubeitiko baserri museoko interpretazio zentroa
Baserriari buruzko azalpen zabalak jaso ahal izango dituzte bisitariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu