MUSIKA

Las Vulpessek kontzertu bat eskainiko du Zentsura At jaialdiaren baitan

Azaroaren 11tik abenduaren 5era bitartean egingo dute jaialdia, Bilboko BBK aretoan.

2013ko urriaren 30a
19:11
Entzun

Zentsura At, zentsuraren aurkako jaialdiak bere zortzigarren edizioa aurkeztu du gaur Bilbon, BBK aretoan. Jaialdiak urte luzeetan hainbat eremutan bizi izandako zentsuraren analisia eta berorren biktimen kontakizunak uztartuko ditu azaroaren 11tik abenduaren 5era bitartean. Zentzu horretan, jaialdiak konferentziak, mahai inguruak, kontzertuak eta ikus entzunezko erakusketak antolatu ditu aipatutako BBK Aretoan eta baita EHUren Bizkaia Aretoan.

Guzti horietatik azaroaren 11n Las Vulpessek eskainiko duen kontzertu txikia izan daiteke aipagarriena, urte luzez geldirik egon ostean taldearen lehen formazioak emanaldi labur bat eskainiko du talde horretako Lolesek Fermin Muguruzarekin eta Roberto Mosorekin mahai inguru batean parte hartu ostean. Azaroaren 14ean, berriz, komikigintzaren eta zentsuraren arteko loturaz hitz egingo dute Antonio Altarriba komikilariak, Juanjo Fernandez Star aldizkariko editoreak eta Luis Gasca Donostiako Zinemaldiaren zuzendari ohiak. Horiez gain, Argerian jaio baina Frantzian bizi den Le Rumeur hip hop taldea, El Cabrero flamenko artista espainiarra eta Anton Goosen rockero hegoafrikarra arituko dira.

Azaroaren 12an, berriz, erotismoa zinean eta horren zentsuraren inguruko mahai inguru bat burutuko da BBK Aretoan, 19:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.