KULTURA

'Lasa eta Zabala' eta 'Amama' filmei emaniko laguntzen txostenak eskatu ditu Urkijok

Gipuzkoako Foru Aldundiak salatu du "etengabea" dela Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariaren "jazarpena".

Pablo Malo zuzendariaren 'Lasa eta Zabala' filmaren fotograma bat.
2015eko otsailaren 26a
12:36
Entzun

Carlos Urkijok hogei eguneko epea eman dio Gipuzkoako Diputazioari bi filmei emandako diru laguntzen txostenak hari helarazteko. Gogorarazi duenez, aldundiak 100.000 euro eman zizkion film bakoitzari, ekoizpen eta hedapen gastuetarako.

Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa, tortura eta hilketak kontatzen ditu Lasa eta Zabala filmak, eta Pablo Malok zuzendu du. 70.000 pasa ikusle izan ditu. Amama-n, berriz, baserria ulertzeko bi moduren arteko talka da kontaketaren ardatza.

Urkijoren "jazarpen etengabea" salatu du diputazioak, "bereziki euskarari lotutako gaien inguruan". Hala ere, nabarmendu du "oztopoak oztopo" euskararen aldeko neurriak hartzen jarraituko duela, "Gipuzkoa euskaldunagoa" izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.