Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Lasa eta Zabala filma, baina urriaren 17an estreinatuko dute zinema aretoetan. Promozio lana egiten ari dira bitartean, eta Madrilera ere heldu da haren iragarkia.
Argazkian ikus daitekeenez, Madrilgo hiri barneko autobusetan ere jarri dituzte kartelak. Marrazki bat da irudia, baina gordina; pertsona bat ageri da hobi batean, eta beste bat belauniko, atzean duena tiro egitear duela.
Bestalde, Loreak filma ere urrian dira estreinatzekoak; zehazki, hilaren 31n.