Musika

Latindarrak ez diren abeslariekin osatu du Kepa Junkerak 'Herria' diskoa

Abeslari erdaldunek abesten dituzten euskal tradizioko kantuen trilogia amaitutzat eman du Junkerak disko berriarekin.

2010eko azaroaren 16a
14:33
Entzun
Kepa Junkerak Herria diskoa aurkeztu du gaur Bilbon. Abeslari erdaldunek abesten dituzten euskal tradizioko kantuen trilogia itxi du disko berriarekin Junkerak, hain zuzen ere, latindarrak ez diren abeslariekin.

Lehen bi diskoetan Iberiar Penintsulako eta Ameriketako abeslari latindarrak aritu dira kantuan, baina oraingo honetan AEBetako, Madagasakarreko, Greziako eta Koreako folk abeslariak jarri ditu kantuan. "Hots arraroagoak dira eta instrumentu berriak", esan du Junkerak gaurko aurkezpenean.

Herria diskoa 23 abestik osatzen dute, Parisen, Istanbulen, Casablancan, New Yorken, San Frantziskon, San Antonion, Los Angelesen, Oaklanden, Boisen eta Hawaiin grabatutakoak. Beste batzuen artean, Ameriketako indigenen doinuekin, tex-mex ahotsekin, jazzarekin, gospelarekin, eta oukalelea bezalako instrumentuekin nahastu ditu orain.

Aurkezpenean Jose Saramago aurten hil zen idazleari eskerrak eman zizkino, baita Bernardo Atxaga eta Xabier Amurizari, diskorako testuak egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.