bertsolaritza

Lekuek irabazi du Txapelketa Nagusiko bigarren final-laurdena, Leitzan

Bigarren Agirreazaldegi sailkatu da eta hirugarren Manzisidor. Bihar Bilbon izango da saioa.

2009ko urriaren 10a
23:10
Entzun
Etxahun Lekue larrabetzuarra Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalarrekoetarako sailkatu da, Leitzan jokatutako kanporaketa irabazita. 643 puntu eskuratu ditu. Haren atzetik, bigarren, Ainhoa Agirreazaldegi sailkatu da (634), eta jarraian, Iñigo Manzisidor Mantxi (621,5), Xabier Sukia (604), Ibon Ajuria (578,5) eta Iñigo Olaetxea (575).

17:30ean hasi da saioa, kiroldegian. Lekue ez besteak, final-laurden denetako puntuazioaren arabera sailkatuko dira edo ez.

Hirugarren final-laurdena bihar izango da, Bilbon (Arriaga antzokia, 17:30).

Lehengo astean hasi zen txapelketa, Zestoan (Gipuzkoa), eta Jone Uria nagusitu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.