83 urte zituen, eta Bel-Airen hil da, Los Angelesen (AEBak). Haren bikotekide Susan Bayk eman du haren heriotzaren berri. Aste hasieran erietxeratu zuten bularreko minarekin, eta biriketako gaixotasun kroniko baten ondorioz hil da.
Antzerkigintzan eta zinema zuzendari gisa ere aritu zen. Besteak beste, Three Men and a Baby, The Good Mother eta Funny About Love zuzendu zituen. Autobiografia bat ere idatzi zuen: I Am Not Spock.