Leone. 'Leone'

2015eko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Zigilua: Egilea editore (2015).

Madrilgo bandaren bigarren grabazio labur honetan, lau doinu bildu dituzte; bolero kutsuko gaztelaniazko hitzak eta western eta surf giroak uztartzen dira, haien herrikide Gabinete Caligari, Corcobado crooner andaluziarra, Dick Dale surf gitarra jotzailea eta Ennio Morricone soinu banden egilea elkarrekin zurrutean arituko balira bezala; Leonen —izenak spaghetti-westernen zuzendari mitikoa aipatzen du—, hain justu, Corcobadorekin jotzen duten bi musikari daude, bai eta Ornamento eta Deliton jotzen duen beste taldekide bat ere. Bada, likore ezberdin horietatik sortutako emaitza reverb gitarrekin jantzitako kantu lazgarriak dira. Guadalupe Plata edo Pajaro taldeen zaleentzako edari mingarri bezain eztia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.