Emazteari minbizia diagnostikatu ostean apunteak hartzen hasi eta azkenean Zu liburua ondu zuen Anjel Lertxundik. Kontaketa aski pertsonal eta erakargarria, saiakeratik bezala, eleberritik eta dietariotik duena eta kritikak ere harrera ona egin diona. Lertxundik berak kontatzen ditu elkarrizketa honetan, liburuaren prozesuaz beraz gain, zein izan dituen kezkak eta motibazioak. Adierazi du inoiz baino 'ni'-agotik idatzi duela liburua, eta “egokiera azalduz gero” bide horretatik jarrai dezakeela aurrerantzean ere; poetikotasun narratiboaren giltza gertuagoa duela esan digu, eta sortzaileak edo intelektualak dogmatismoaren eta erlatibismo moralaren artean zabuka ibiltzea duela premia.
Igandean argitaratuko du elkarrizketa BERRIAk.