Musika

Letoniako Kamer Korisek irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketako Sari Nagusia

Publikoaren saria ere eskuratu du.

Kamer Koris koroa, saria jasotzeko unean, atzo. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko azaroaren 5a
13:43
Entzun

Berezia izan da aurtengo Tolosako Abesbatza Lehiaketa, txapelketak 50 urte betetzen zituela baliatuz, aurreko urteetako irabazleak gonbidatu baitituzte parte hartzera. Eta irabazleen arteko norgehiagoka horretan, Letoniako Kamer Koris abesbatzarentzat izan dira sari nagusia eta publikoaren saria. Garaipen horri esker, 2019ko Europako Sari Nagusian parte hartzeko txartela lortu du taldeak.

Epaimahaiaren esanetan, "errepikaezina" izan da aurtengo lehiaketa, egundoko maila erakutsi baitute abesbatza guztiek. "Aurreko urteetako lehiaketa eredua izan balu aurtengoak, 10 bat abesbatzak-edo lortuko zuten txapeldun izatea", aitortu du Enrike Azurza epaimahai buruak. Hamasei lehiakideren artean, bi izan dira Euskal Herriko abesbatzak, Errenteriako (Gipuzkoa) Landarbaso eta Tolosako (Gipuzkoa) KUP, eta haien emaldia ere goraipatu du. Azken horretako zuzendaria den Gabriel Baltesek eskuratu du zuzendari onenaren saria.

Kames Korisekin batera Suediako St. Jacobs Vokalensemble, Ukrainako Oreya eta Indonesiako Batavia Madrigal Singers aritu dira finalean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.