Era askotako ekitaldiekin ospatuko da bihar, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna Euskal Herri osoko hainbat hiri eta herritan. Iaz egin ez bazen ere, aurten Donostian liburu azoka egingo da, Gipuzkoa plazan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren etxe nagusiaren arkupeetan. Iaz, Aste Santuko oporretako larunbatarekin egokitu zen apirilaren 23a, eta horregatik erabaki zuten Gipuzkoako liburu saltzaileek eta Donostia Kulturak azokarik ez antolatzea; baina, aurten, azoka izango da berriro, 09:30etik 21:00etara arte, hamar erakusmahairekin hornitua, antolatzaileek iragarri dutenez. Horretaz gain, hainbat ekitaldi egingo dira, hala nola liburu zozketa bat eta Charles Dickens idazlearen testu batzuen irakurraldia.
Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Zubian, Portugaleten, liburutegi txiki bat dago egunotan, baita liburu trukerako gune bat ere. Bookcrossing ugari antolatu dira hainbat lekutan. Udako Euskal Unibertsitateak, adibidez, hainbat unibertsitate campusetan 110 liburu «askatuko» dituela iragarri du, eta, horretazgain, bere argitalpen guztiak %50 merkeago erosteko aukera eskainiko duela www.ueu.org webgunean.
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar hiri eta herri askotan
Donostiako Gipuzkoa plazan azoka egingo da berriro, iaz ez bezala, eta Charles Dickensen testuak irakurriko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu