Liburuko poemak, bideo lanetarako eta kantuetarako oinarri

2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Bideogintzarako nahiz kanturako oinarri izan dira dagoeneko Kezka bat gutxiago liburuko poemetako batzuk. Vimeo atarian bi bideo-lan daude ikusgai liburuko poemetan oinarrituta eginak: Iban Roizek Itzali gabeko arratsa poeman oinarrituta egina da bata (vimeo.com/36508388); bestea Xabier Zapirainek Unea bizi eta gozatu poemarekin egina (vimeo.com/36817556). Hilaren 30ean liburuaren jendaurreko aurkezpena egingo du Urkizuk Errenteriako Mikelazulo aretoan, eta han Lorea Intxaurrandietak eta Urko Menaiak liburuko poema bana kantu bihurtuta emango dute: Bi esku pianoan eta Ziria hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.