Urriaren 24an ospatuko den Liburutegien Egunaz baliatuta, Donostia Kulturak hainbat ekitaldi antolatu ditu, Tabakalerarekin elkarlanean, gizartean gune horiek betetzen duten funtzioaz hausnartzeko. Alor horretako beharginentzat antolatutakoekitaldiak izango dira, baita erabiltzaileentzat antolatutakoak ere .
Gaur bertan Okendo kultur etxean Juan Gomez Juradok hitzaldia eskainiko du: Cuando la biblioteca cabe en un bolsillo,19:30ean hasita. Bihar Nieves Gonzalezekin mintegi bat antolatu dute, bereziki liburuzain diren pertsonentzat. Bibliotecas y redes sociales: son tiempos de productividad, no de publicidad dauka izena, eta Donostiako Haur Liburutegi Nagusian izango da, 09:30etik eguerdiko 13:30 arte.
Haurrentzat antolatutakoirakurketa tailer bat ere izango da; hilean saio bat izango da azarotik apirilera bitartean, eta Fernando Morillo idazleak gidatuko du.
Liburutegien erronka berriez hausnartzeko ekitaldi sorta Donostian
Donostia Kulturak Liburutegien Eguna baliatu nahi du tresna berrien erabilerak duen eraginaz ohartarazteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu