Linguae Vasconum Primitiae euskaraz inprimitutako lehenengo liburua (Bordele, 1545) arabieraz, katalanez, galizieraz, errumaieraz, txineraz eta kitxuaz irakurri ahal izateko hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak. Parlamentuko mahaiak joan den martxoaren 26an erabaki zuen itzulpen horiek sustatzea.
Iazko abenduan beste bost itzulpen (gaztelaniazkoa, ingelesezkoa, frantsesezkoa, alemanierazkoa eta italierazkoa) eta liburuaren faksimile edizioa aurkeztu zituzten legebiltzarrean bertan.