'Literatur Emailuak' albistegia 500. zenbakira iritsi da

Susa argitaletxeak 2002ko urtarrilaz geroztik zabaltzen du posta elektronikoz, asteroko maiztasunez

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Susa argitaletxeak Literatur emailuak albistegi literario elektronikoaren 500. zenbakia zabaldu zuen atzo. 2002ko urtarrilean ekin zion Susak Literatur emailuak osatu eta posta elektroniko eta blog bitartez zabaltzeari (www.armiarma.com/emailuak helbidean), asteroko maiztasunez, hiru osagarri nagusirekin: liburu bat on line zenbaki bakoitzean, euskal literaturaren inguruan egindako ekitaldi nagusien agenda eta literaturako hainbat une gogoangarri gogora ekartzeko oharrak eta loturak.

Literatur emailuak albistegi literario elektronikoa sortu zenez geroztik, Susa argitaletxeak hainbat webgune sortu ditu Armiarma atarian (www.armiarma.com helbidean): Literaturaren Zubitegia (idazleen fitxategi zabala), Literatur Aldizkarien Gordailua (hainbat literatur aldizkariren hustuketa online, bilatzaileekin), Klasikoen Gordailua (euskal literaturako liburu klasikoak on line) eta Euskarari ekarriak (euskarara itzulitako liburu eta bestelako testuen fitxak eta haietako asko on line). Honako hauek ere baliatzen ditu Literatur emailuak albistegiak asteroko ekarpena egiteko: Susa argitaletxearena, Kritiken hemeroteka (hedabideetan argitaratutako kritikak on line) eta Basquepoetry.net (euskal poeten lanez osatua).

500. zenbakian, Raymond Chandlerren Hiltzailea euripean narrazioa jarri du sarean Literatur emailuak albistegiak, Javi Cillerok egindako itzulpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.