Euskarazko aurtengo literatur lanak herriz herri ezagutaraziko dituzte 111 Akademiaren Kilkerren soka ekimenarekin. Idazleei beren lanak irakurleekin partekatzeko aukera izango dute. Horretarako, aurkezpen bakoitzean, bidaide bat izango dute ondoan, irakurle gisa balorazio bat egin, eta idazlearen eta gainerako irakurleen artean zubi lana egiteko.
Jon Arretxeren Sustrai beltzak aurkeztuko du bihar Iban Perezek Tolosako Elkar aretoan, eta azaroaren 3an, Patziku Perurenaren Goizuetan bada gizon bat... lanaz mintzatuko da Ion Olano Tolosako Kultur Etxean. Azaroaren 9an Iban Zalduaren Ipuinak-Antologia bat lanaz jardungo da Ur Apalategi, Baionako fakultatean, eta hurrengo egunean, gauza bera egingo du Leire Zubeldiak Basaurin, Yurre Ugarteren Gasolindegian-ekin. Azaroaren 17an Kepa Altonagaren Darwin geurean izango du hizpide Bixente Serrano Izkok Andoainen, eta 24an, Eider Rodriguezen Katu jendea Karmele Jaiok, Gasteizen.
Literatur lan berrienak herriz herri aurkeztuko ditu bihartik Kilkerren Sokak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu