Hemeroteka

Literatur mundu miserablea. Txorien hegaldi infinitua

2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
(...) Ezaugarri komun dezente dituzte [Iban Zalduak eta ur Apalategik]: literatura gaitzat hartzekoa, bikote harremanak, umorea, politikaren presentzia, trick ending deitzen zaien amaierako tupusteko biraketen erabilera, eta abar. Fikzioaren izterrak honetan bereziki nabaria da, hori bai, hausnarketa literariorako joera, eta nagusiki sistema literarioarekiko begirada zolia. Literaturak behiala zuen irudi jaso eta eredugarritik gutxi geratzen da ipuinotan. (...) Alde horretatik, liburu interesgarria da, sarritan suharki hartzen ditugun hainbat kontu distantzia eta eszeptizismo handiagoz hartzeko dei bat-edo.

Beñat Sarasola. BERRIA. 2010-10-31.

(...) Idazleak, Meabek, badaki ordea hau dena egokiro kontatzen, egonarriz, pertsonaiei itxaropena kendu gabe, ahal duen onena eskaintzen Rigeli eta bere amari: poesiaren laztan lauso eta sarkorraz dena jantzi eta txorien bitartekaritza eskaini. Izan ere gertakari hauen guztien lekuko inguruan bizi diren hegaztiak izango dira. (...)

Gazte literaturatzat har genezake Meaberen azken narrazio luze hau, nahiz eta, niri, irakurle (asea, gogobetea, seduzitua...) izan naizen aldetik, gazteentzat ez ezik helduontzat ere irakurketa gomendagarria badela azpimarratzea egokiagoa iruditzen zaidan.

Imanol Mercero. BERRIA, 2011-04-03.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.