Egungo Euskal Herria literaturan nola islatzen den aztertuko du, hainbat ikuspegitatik, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Literaldia11 zikloak. Koldo Izagirrek, Anjel Lertxundik, Kirmen Uribek eta Jabier Muguruzak hartuko dute parte, besteak beste.
Lehen ekitaldia Julio Sotok eta Uxue Alberdik atzo egindako bertso saioa izan zen, eta gaur, bertso afaria egingo dute, Eneko Lazkoz eta Jon Elizetxerekin. Ondorengo egunetako ekitaldiak hauek dira: Hedoi Etxarte eta Alain Urrutiarekin Ihes ederra nobela grafikoaren katalanezko itzulpenaren aurkezpena; Queer kritikari buruzko mahai-ingurua; Ez donk armairu poesia errezitaldia; Celaya esencial liburuaren aurkezpena; Koldo Izagirreren hitzaldia; Eskuen sustraiak poesia dramatizatu emanaldia; Kirmen Uriberen poesia errezitaldia; Jabier Muguruzaren Encuentros con alma liburuaren aurkezpena; Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa nobelaren aurkezpena; eta Jon Jimenez eta Andoni Olariagaren hitzaldia.
Literaturak Euskal Herria nola islatzen duen aztertuko du Literaldia11k
Koldo Izagirrek, Anjel Lertxundik eta Kirmen Uribek hartuko dute parte Bartzelonako Euskal Etxeko zikloan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu