ZINEMA

'Loreak', Oscarretan Espainia ordezkatzeko hautagaien artean

Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren filma Magical Girl eta Felices 140-rekin lehiatuko da.

Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 'Loreak' filmaren zuzendariak. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 8a
13:32
Entzun

Espainiako Zinema Akademiak lehen aukeraketa egin du Oscar sarien 88. edizioan ingelesez besteko film onenaren kategorian Espainia ordezkatzeko. Horien artean da Loreak. Irailaren 29an jakinaraziko dute hiru filmetako zeinek ordezkatuko duen Espainiako Estatua.

Adriana Ugarte eta Jesus Castro aktoreek eman dute erabakiaren berri. Magical Girl filmak Urrezko Maskorra eskuratu zuen Donostiako Zinemaldiaren iazko edizioan.

Adriana Ugarte eta Jesus Castro aktoreek ezagutarazi dituzte hiru film hautatuak, Madrilen egindako ekitaldi batean. Haiekin batera Eva Sanz del Real notarioa eta Antonio Resines Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako presidentea egon dira.

Iazko irailaren 23an Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean eman zutenetik, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañok ondutako dramak kritika on eta sari ugari izan ditu. Besteak beste, Siberiako Zinema Jaialdiko filmik onenaren saria irabazi zuen, eta  pelikula latino onenarena Palm Springseko zinemaldian. Espainiako film onenaren Sant Jordi saria ere lortu zuen. Tokioko Latin Beat jaialdian (Japonia), berriz, Nagore Aranburuk, Itziar Ituñok eta Itziar Aizpuruk ex aequo irabazi zuten emakumezko aktore onenaren saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.