Lorenzo Olarra musikagilea hil zen, herenegun
MUSIKA. Lorenzo Olarra musikagilea eta aita kaputxinoa hil zen herenegun. XX. mendeko bigarren erdiko musikagile laudatuenetako bat izan zen. 1931n jaio zen Bakaikun, eta Tomas Garbizu eta Francisco Escudero maisuekin ikasi zuen. Bere ibilbidean 176 obra idatzi zituen 136 abesbatzarentzat. Datorren Tolosako Abesbatzen Lehiaketan haren Pater Noster obra abestuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu