Kultura

Lourdes Oñederrak 'Intemperies (babes bila)' plazaratu du, bere bigarren nobela

Ia hamalau urte igaro dira 'Eta emakumeari sugeak esan zion' estreinako nobela argitaratu zuenetik. Hura ere, liburu berria bezala, Erein argitaletxearen kaleratu zuen.

gorka erostarbe leunda
2013ko apirilaren 15a
19:09
Entzun

'Intemperies (babes bila)' liburuko pasarte batean esaten da nobela guztiak amodiozkoak direla. Eta amodioaren eta amodio ezaren zantzuak ere badaude Lourdes Oñaederraren liburu berrian, bere ibilbideko bigarren nobelan. Izenburuak latinezko terminoari egiten dio erreferentzia, ez gaztelaniazkoari, egileak aurkezpenean esan duenez. "Epeltasuna edo haren gabezia azaldu nahi nuen. Oso seguru nintzen izenburu hori jarri nahi nuela". Lucia da liburuko protagonista, donostiarra, hizkuntzalaria, 50 bat urte dituena. "Liburuan ez da gertatzen aparteko gauzarik, baina norberari gertatzen zaizkion gauza txiki horiek oso garrantzitsuak dira. Egunerokotasuna dago istorioaren oinarrian", esan du Oñaederrak.

Liburuaren kontrazalak honela dio: "Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean pasatze hori lehenetikorainera, urteak laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala...   Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.