arkitektura

Luis Peña Gantxegi arkitektoa hil da

Oñatin jaio zen eta arkitektura ikasketak Madrilen egin zituen. Donostian Arkitekturako Goi Eskola zuzendu zuen. Hileta elizkizuna gaur 19:00etan egingo dute Mutrikuko (Gipuzkoa) Jasokunde Ama Birjinaren elizan.

2009ko apirilaren 3a
18:08
Entzun
Bart hil da Luis Peña Gantxegi arkitektoa 83 urterekin gaixotasun luze baten ondorioz, Donostian. Oñatin (Gipuzkoa) jaio zen baina arkitektura ikasketak Madrilen egin zituen.

1980ko hamarkadan Bartzelonan irakasle bezala aritu zen. Hala ere, Donostiara itzuli zenean Arkitekturako Goi Eskola eskola zuzendu zuen.

Arkitektoak bizitza osoan egindako lanagatik Espainiako Arkitektoen Eskolako Urrezko Domina jaso zuen Madrilen 2004. urtean. “Arkitektura Arte Ederretako beste diziplina batzuekin lotu izana eta beren diseinuen maila handia” goraipatu nahi izan zuten sektoreko lagunek sari banaketan.

Peña Gantxegik Euskal Herrian egin du lan, batik bat. Horien artean nabarmentzekoak dira Donostiako Haizeen Orrazia (1977) eta Gasteizko Foruen Plaza (1982). Bietan Eduardo Txillidarekin egin zuen lan. Horiez gain, Gasteizko San Francisco Eliza (1968), Bartzelonako Espanya Industrialeko Parkea (1992), Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero kultur etxea (1998) eta Donostiako Rezola museoa (2000) egin ditu Peña Gantxegik. Saria jaso zuen unean Mutrikuko (Gipuzkoa) alkate Estanis Osinalde izan zen, Peña Gantxegik herriarekin zuen harreman estuaren lekuko gisa. Mutrikun egin zuen Gantxegik lehen lana, Iberriaga etxebizitzak.

Euskal arkitektura berriaren aitatzat jotzen dute askok.

Hileta elizkizuna gaur 19:00etan egingo dute Mutrikuko Jasokunde Ama Birjinaren elizan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.