Madrilgo museoekin trukea proposatuko du Bizkaiak
ARTEA. Bizkaiko Batzar Nagusiek atzo onartu zutenGuggenheim museoak eta Arte Eder museoak Madrilgo Prado eta Reina Sofiarekin artelanak trukatzeko proposamena. Proposamen horren arabera, Madrilgo museo horietako funtsetako lanak Bizkaiko bi museo horietan erakutsi ahal izango dira aldi batean. Proposamena EAJren ekimenez eraman da aurrera, eta PSE-EEk, PPk eta EBk ere babestu dute. Proposamenaren jatorrian Gernika koadroa Reina Sofiatik Bilboko Guggenheim museora ekartzeko nahia zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu