Magritteren lapurtutako bi artelan bueltatu dituzte
ARTEA. Duela bi urte Bruselako museo batetik lapurtutako Rene Magritte margolari surrealistaren bi artelan bueltatu dituzte. Dirudienez, lapurrek ez zuten obrak saltzea lortu. L'Olympia zen lapurtutako margolanetako bat; lau milioi euro balio du, eta margolariaren emaztea azaltzen da, biluzik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu