Abenduaren 5etik 9ra bitartean egingo dute aurten Durangoko (Bizkaia) Euskal Liburu eta Disko Azoka, eta aurten Maiatz aldizkariari emango diote Argizaiola Saria, Gerediaga Elkarteak gaur iragarri duenez. 25 urtean Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan "euskal idazleen eta kulturaren alde" egindako lana eskertuko diote hala.
Hiru lurralde haietan euskarazko literatura indartzeko, berritzeko, idazleen artean loturen hobetzeko eta berrien sustatzeko sortu zuten Maiatz erakundea 1981. urtean. Bere lana literatura aldizkari baten inguruan hasi zuen 1982an. 1984tik liburuak argitaratzen hasi zen. Orain arte aldizkariaren ia 50 zenbaki atera ditu eta 60 bat liburu.
Horretaz gain, Gerediaga Elkarteak aurten hil diren hil lagun omenduko ditu, Durangoko Azokarekin harremana izan zutela-eta: Eva Forest -hiru argitaletxerekin izana han-, Jesus Atxa -azoka sortzen lagundu zuen- eta Salvador Solaegi -Gerediaga Elkartearen sortzaileetakoa-.
Aurtengo azokan 554 nobedade aurkeztuko dituzte; iaz baino 194 gehiago.
Kultura
'Maiatz' aldizkariari emango diote Argizaiola Saria Durangoko Azokan
25 urtean Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskal idazleen eta kulturaren alde egindako lana eskertuko diote. Eva Forest, Jesus Atxa eta Salvador Solaegi omenduko dituzte aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu