Maindi Murua nagusitu da Altzürükün

Xilabako lehen kanporaketako onena izan da, Maddi Ane Txoperena eta Ortzi Muruaren aurretik

Erredakzioa
Baiona
2012ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Maindi Murua nagusitu zen atzo Xilaba Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko Bertsolari Txapelketako lehendabiziko kanporaketan. Haren ondoren, Maddi Ane Txoperena, Ortzi Murua, Egoitz Zelaia, Xan Alkhat eta Ortzi Idoate sailkatu ziren, hurrenkera horretan. Altzürüküko Herriko gela beterik zela egin zuten saioa bertsolariek, ehundik gora bertsozaleren aurrean, eta giro egokia izan zuten beren lanerako. Atzoko saioarekin, Xilaba txapelketak hasieratik bide ona hartu duela esan daiteke.

Hurrengo larunbatean jokatuko da Xilaba txapelketako bigarren kanporaketa, urriaren 13an, Kanbon. Xumai Murua, Maddi Sarasua, Ramuntxo Christy, Battit Crouspeyre, Bixente Hirigarai eta Gillen Hiribarren lehiatuko dira AIEC gelan, 17:00etatik aurrera.Ondoren bi finalaurreko jokatuko dira; Hendaian bata eta Donibane Garazin bestea, hilaren 20an eta 27an hurrenez hurren. Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina eta Odei Barroso zuzenean sailkatuta daude finalaurrekoetara. Finala azaroaren 10ean jokatuko da, Baionako Lauga gelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.