«Ahots zoragarria» duelako saritu zuten epaimahakideek Maitena Monaco Nafarroa Behereko kantari gaztea. Hark irabazi zuen Euskal Herriko Kantu Txapelketa, bakarkako arloan, Irantzu Rojo bizkaitarraren aurretik. Donostiako Antzoki Zaharrean egin zen kantu emanaldia, atzo arratsaldez eta ia guztiz bete egin zen aretoa. Lourdes Iriondoren kantu bat abestu zuen garaileak.
Olaitz Goikoetxea eta Estibalitz Olivares zeanuritarrak (Bizkaia) nagusitu ziren bikotekako sailean. Bigarren postua Leire eta Iker Elustondo ermuarrentzat (Bizkaia) izan zen. Taldekako arloan Hirusoinu Lapurdikoarentzat izan zen aurreneko postua, Nafarroako Auritz herriko taldearen aurretik. Kantu berrien sormena ere nabarmendu eta saritu nahi izan du aurtengoan Euskal Kantuzaleen Elkarteak. Sari hori Jon Anza donostiarrak eskuratu zuen, amonari eskainitako kantu bati esker.
Kantaldiari amaiera modu hunkigarrian eman zioten nola parte hartzaileek hala ikus-entzuleek ere. Denok altxatuta kantatu zuten Goizian argi hastian, Eñaut Larralde zenaren omenez.
Maitena Monaco gailendu da kantu txapelketan, bakarka
Olaitz Goikoetxea eta Estibalitz Olivares bikoteka, eta Hirusoinu taldea izan dira beste garaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu