Malangatana pintore mozambiketarra zendu da

2011ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
PINTURA. Afrikako erreferentzia artistiko nagusietakotzat jo izan dute askok Malangatana Valente Ngwenya, Mozambiqueko pintorea. Atzo hil zen Portugalgo Matosinhos herrian, 74 urte zituela eta gaixotasun luze baten ondorioz. Formatu handiz eta kolore biziz gai sozial eta kulturalak jorratu zituen, eta Mozambiqueko historia garaikidea erretratatu zuen bere estilo bereziarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.