Musika

Malcolm Young AC/DC taldeko gitarrista hil da

Bere anaia Angusekin batera sortu zuen rock taldea. 64 urterekin zendu da.

Malcolm Young, 70eko hamarkadaren amaieran. BERRIA
mikel lizarralde
2017ko azaroaren 18a
22:27
Entzun

Australiako taldeak Facebookeko bere kontuaren bitartez eman du gaur albistea. Malcolm Young taldeko kide eta gitarrista hil da 64 urterekin. 2014an banda utzi behar izan zuen gaixotasun baten ondorioz.

Malcolm Young beti egon zen bere anaia Angusen itzalean, baina AC/DCren soinuaren erantzule nagusietako bat izan zen hasieratik, 1973an sortu zutenetik.

1970eko hamarkadan, taldeak bere soinua finkatu zuen, rock-and-rolla, boogiea eta hard-rock uztartuz, eta, 1979an Highway to Hell diskoa kaleratu ostean, taldearen ospea eta oihartzuna mundu osora hedatu zen.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=3f2g4RMfhS0[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.