Azkoitiko (Gipuzkoa) Urrategi bailarako Maltzeta-Etxetxo baserrikoa, jaiotetxearen izenarekin Maltzeta gaitzizenarekin, egin zen ezagun Juan Garate trikitilaria. Joxe Mari Aranberri Madarixa Txikixe, Jacinto Rivas Elgeta eta Kandido Beristainekin ikasi zuen soinu txikia jotzen.
Landakanda eta Zabale panderoarekin lagun zituela ibili izan zen, baina bereziki Mamen Garate alabarekin. Hain justu, alaba oraindik neska koskorra zela hasi zen aitarekin panderoa jotzen. Maltzeta aita-alabak oso ezagunak egin ziren 80ko hamarkadan.
Maltzetaren doinuak hainbat grabaketatan jasota badaude ere, hiru disko atera zituen alabarekin zein bakarka. Maltzeta aita-alabak izenarekn 1981ean argitaratu zuten lehena; taldearen izen bera jarri zioten diskoari. Bigarrena 1996an plazaratu zuten, Eman neri eskua izenekoa. Azkenekoa bakarka atera zuen, 2001ean, =i Negarrez abesten dut= izenekoa.
Azkoitiarra bazen ere Hondarribian (Gipuzkoa) bizi izan da urte askoan eta han egingo da bere aldeko hileta elizkizuna, 19:00ean.
Musika
'Maltzeta' trikitilaria hil da
Atzo zendu zen Juan Garate =i Maltzeta=i trikitilari ezaguna (Azkoitia, 1924). Gaztetan heldu zion soinu txikiari, eta, besteak beste, Jacinto Rivas =i Elgeta=i izan zuen maisu. Landakanda eta Garate pandero lagun hartuta ibili izan zen, baina, batik bat, Mamen Garate alabarekin. Maltzeta aita-alabak izenarekin ospe handia izan zuten. Bihar egingo da bere aldeko hileta elizkizuna Hondarribian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu