Mariasun Landak Dabilen Elea saria jaso zuen atzo Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan, Euskal Literatura Gaua ekitaldian. Hauek antolatu dute ekitaldia: Euskal Editoreen Elkarteak (EEE); Euskal Idazleen Elkarteak (EIE); Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (EIEP); Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE); eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak. Mariasun Landa saritzeko motiboen artean, idazle gisa egindako ibilbideaz gain, irakurzaletasuna sustatzen egindako lana ere goraipatu dute.
Dabilen Elea saria ematen duten laugarren aldia da. Aurreko urteetan, Antton Olariagak (2008), Joan Mari Torrealdaik (2009) eta Itxaropena argitaletxeak (2010) jaso zuten sari bera.
Mariasun Landak Dabilen Elea jaso du
Idazle gisa egindako ibilbideaz gain, irakurzaletasuna sustatzeko egindako ahalegina aitortu diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu