Mark Knopfler Donostian ariko da 2013ko uztailean
MUSIKA. Mark Knopfler abeslari eta gitarrista eskoziarrak Donostian joko du datorren urteko uztailaren 30ean. Dire Straits taldeko kide izan zenak bere azkeneko diskoa (Privateering) aurkeztuko du Illunbeko zezen plazan. Kontzertuetan zortzi laguneko talde batek lagunduta joko du Knopflerrek, eta, aurreratu duenez, bakarkako ibilbideko kantuez gain, Dire Straitsenak ere joko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu