Markak harturik

Gaur hasiko da EHZ jaialdia, Heletan; usaian bezala, eklektikoa, aberatsa, logorik gabea eta herrikoia izateko asmoz datorEHZk beti egin du eskuragarritasunaren parioa, nahiz eta gero eta zailagoa izan

Nora Arbelbide Lete.
Heleta
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Lehenean, erdi itsu; bigarrenean, doi bat lasaiago; baina, azkenean, ekaitzak inarrosirik. Aldi honetan, ordea, Heletako markak harturik heldu da EHZ jaialdia. Teknikoki lekua menperatzen dute orain. Gainera, anitz laguntza ukan dute iturgin, argiketari eta gisa bereko lanbide kalifikatuak dituztenen partetik. Eta horrelakoak ere beti eskertzen dira. Alde horretatik, beraz, iduriz, arazoak gaindituak dituzte. Eta gaineratekoarentzat ere, behingoz «arazorik ez izatea» espero dute, Elixabet Aizager presidentearen hitzetan, lehen eta bigarren urteko atxiloketak gogoan. Eta baita ekaitza ere. Orain iragan bilakatua dena sortu galtzeak estaltzea lortu baitzuten. Eta horra hor, beraz, 2011ko ekitaldia, beti bezalamarka guztiak hausteko prest.

Berriz ere, gustu guztietako musikazaleak betetzeko parioa egiten du EHZk. Berriz ere, atzerriko eta lekukoak uztartu nahi ditu. Berriz ere, musikaz gain, hainbat animazioz ere gozatzeko aukera eman nahi du. Eta berriz ere, herri barnaren parioa egin du. Horrek anitz ekartzen duela argi baitute, hasiz, horrek ekarri duen bisitarien kopuru emendatzetik. Aizagerrek argi du: «Belaunaldien nahasketa handiagoa eta herritarrekin harremana sakontzeko aukera ekarri du». Oro har, «giro herrikoiari» hurbiltzekoa eman die. Baina zailtasunak ere ezin ukatu: «Nahiz eta herriak anitz ekarri, mementoko jaialdiak duen herri egituraketa ez da gai jaialdia biziarazteko». Diru aldetik, «azken urtea da non porrot egiten ahalko dugun», ohartarazidu presidenteak. Baina dena dela, mementoko ez da balorazioarentenorea. Mementoko, indarrez beterik datoz, bai jaialdia egiteko urte osoan lanean ari direnak, bai eguneroko animazioko batzordekoak, gaueko batzordekoak, seguritatekoak edo beste hamaika batzordetakoak, baita hiru egunak xutik atxikitzeko gisan heldu diren beste ehunka laguntzaileak ere.

Salbuespen bat

Ilusioak funtzionatzen du oraino, hasiera urrun haietatik, belaunaldi bakoitza bere ekarpena egiteko gogoz heldu da beti. Alta, XX. mendearen bukaera hartan EHZ inguruetako jaialdi bakarrenetakoa bazen, gaur egun biderkatu dira gisa bereko jaialdiak. Halere, EHZk segitzen du, bere txoko txiki baina sendotik, salbuespena bilakatzeraino. Diru laguntza publiko guti, partaide pribatu potolorik ez, eta sarrerak merke. Aurrekontu aldetik, 650.000 eurokoa dute aurten, denbora osoz horretan ari diren bi langileen hilabete sariak barne. Eta sartzeen aldetik, 55 eurotan dira hiru egunak, lekuan berean. Konparazione, nahiz eta nonbait konparaketek ez beti arrazoia eman,Miarritzeko Big jaialdia 120 eurotan da. Bada ere, Bilboko Bilbao BBK Live jaialdia, bankuaren izena bere izenean sartua duena. EHZak ez du, adibidez, Heineken Zuzenean izateko asmorik. Marka pribatuak ez dira sartzen jaialdira. Hemen betidanik entseatzen ari dira bisitaria ez kontsumitzaile huts gisa hartzen. No logo-ren hautua egin dute aurten ere. Eta beti entseatzen dira jana eta edariaren prezioak ere ahal bezain zuzenak finkatzen, gainerateko jaialdietan kontsumo garestia nagusitzen ari delarik. Eta bide batez lekukoak izatea nahi du EHZk, EHLGk etzi eskainiko duen zikiroa lekuko.

Musika ere garestitzen ari

Musikaren munduan gogortu dira tratuak. Artisten ordainsariak hiru aldiz handitu dira azkenaldian. Diskoek ez dutena ematen, kontzertuetan galtzea errekuperatzeko joera nagusitzen ari da. Bira antolatzaileek indarra hartu dute eta beren artean trukatzen dituzte anitzetan artistak, dituzten artista katalogoen bidez. EHZk ez du artista katalogorik. Gehiago dena, artisten kontratuak globalizatzen ari dira. Horretan dabil munduko lehen kontzertu produktorea den Live Nation enpresa. Artistekin kontratu globalak izenpetzen ditu (disko, merchandising, kontzertu eta beste). Eta horrek ere sistema giltzapetzeaz gain, garestitzen du.

Gainera, artistak berak gero eta eskuragaitzagoak dira. Zuzenean horrekin kontaktuak jartzea, kasik inposiblea da. Bere ingurukoek anitz babesten dute, dela bira antolatzaile edo manager edo beste.

Eta guzti horren erdian, EHZ filosofia ez da beti baitezpada konbentzigarria. Alde horretatik ere garaiak aldatu dira. Halere, alde badira salbuespenak. Eta urte osoko izerdiez gain, gertatzen dira laguntza bereziak. Aurten, adibidez, IAM taldea saihetseko harreman baten bidez lortu dute. Zailtasunak zailtasun, hor dago egitaraua. Ez duena ahalgetzeko arrazorik. Orain, zuzenekoaren aldi, afixan izen soil diren horien oroitzapen biziak emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.