Musika

Marko Sevarlicek irabazi du Arrasate Hiria nazioarteko akordeoi lehiaketa

Maria Zubimendi zumaiarra bigarren sailkatu da

Marko Sevarlik, irabazlearen txapelarekin. HAUSPOZ
Berria
2014ko abenduaren 8a
20:32
Entzun

Bigarren (2009an) eta hirugarren (iaz) izan ondoren, igandean Marko Sevarlicek azkenean irabazi zuen Arrasate Hiria nazioarteko akordeoi lehiaketa. Haren atzetik sailkatu ziren Maria Zubimendi zumaarra eta Olga Morral kataluniarra. Irabazleak, diploma, garaikurra eta 3.600 euroko diru-sariaz gain, 2015ean kontzertu bira bat egiteko aukera irabazi du. Arrasateko lehiaketaren 22. ekitaldia izan da aurtengoa eta bertan, Sevarlikek derrigorrezko obra baten (Sofia Martinezen Lluvia) interpretazio onenaren saria ere irabazi du.

Estatuko txapelketari dagokionean, senior mailan Nerea Rodriguez galiziarra gailendu zen, junior mailan Marta Cubas kantabriarra eta gazte mailan Beatriz Leonardo galiziarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.