Sariak

Martin Ugalderi eta Ainhoa Artetari eman diete 2002ko 'Euskal Herritar Unibertsal' saria

Martin Ugalde idazle andoaindarrari eta Ainhoa Arteta soprano tolosarrari emango dizkiote Euskal Herritar Unibertsalaren Saria, 2002. urteari dagokionez. Eusko Jaurlarizako Kanpo Harremanetarako idazkari Iñaki Agirrek adierazi duenez, "gure irudia kanpoaldean sustatzen duten euskal herritarrak" ezagutzen ditu sariak. Urtero Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Euskaldun unibertsala sariak bi irabazle izango ditu 2002ean.

2003ko irailaren 10a
15:44
Entzun
Martin Ugalde Orradre 1921. urtean jaio zen Andoainen (Gipuzkoa). Ugalde euskal kulturaren ezinbesteko erreferentzia da. Idazle oparoa eta euskal prentsaren bultzatzailde nekaezina, sari ugari jaso ditu. Euskaldunon Egunkaria -ren sortzaileetako bat izan zen, eta kazeta horretako ohorezko lehendakaria da. Hain zuzen ere, iragan otsailaren 21etatik haren diru kontuak blokatuta dauzka Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria -ren aurkako operazioa gidatu zuen Juan del Olmo epailearen aginduz. Ohorezko euskaltzaina ere bada.

Ainhoa Arteta tolosarra egun mundu osoan dagoen sopranorik oparoenetakoa da. Egun New Yorken (Ameriketako Estatu Batuak) bizi bada ere, beti aldarrikatunahi izan du bere euskaldun izaera. Tolosarrak sari ugari jaso ditu mundu zabalean.

Ugaldek eta Artetak urriaren 16an jasoko dute saria, Juan Jose Ibarretxeren eskutik, Gasteizko Lehendakaritzan izango den ospakizunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.