Martine Franck argazkilaria joan den ostegunean hil zen, 74 urte zituela. Magnum agentziako kidea zen 1983az geroztik, eta Henri Cartier-Bresson fundazioko lehendakaria 2002az geroztik. Henri Cartier-Bresson argazkilariarekin ezkondu zen Martine Franck 1970ean, eta senarraren izeneko fundazioaren sorrera bultzatu zuen hura hil aurretik. Luberon herrian (Frantzia) egingo dituzte Francken hiletak, 2004az geroztik Henri Cartier-Bressonen gorpuzkiak dauden hilerrian.
Belgikako Anvers herrian sortu zen Martine Franck, 1938an, eta haurtzaroa AEBetan eta Ingalaterran eman zuen. Artearen Historiako ikasketak hasi zituen Madrilen, eta Parisen jarraitu gero. 1963an hasi zen argazkilari gisa nabarmentzen, eta mundu osoko argazki aldizkari garrantzitsuenetan eman zituen argitara bere lanak. Haren argazkirik ezagunenen artean, hainbat artistari egindako potretak nabarmentzen dira.Gales, Tibet eta Nepalera egindako bidaietan osatu zituen erreportajeek ere oso oihartzun handia izan zuten.
Martine Franck hil da
Cartier-Bresson fundazioa zuzendu aurretik, argazki aldizkari ezagunenetan argitaratzea lortu zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu