Gentzane Martinez de Osaba zinemagileak azaldu duenez, Nestor Basterretxea zenarekin elkarrizketak izatea "esperientzia oso aberasgarria" izan zen. Alex Garcia de Bikuñarekin batera zuzendu du lana. Zinebin eta Hondarribian bi proiekzio izan ostean, Zinemaldian ikusi ahalko da dokumentala. Zinemarekin Basterretxeak izan zuen lotura ere nabarmendu du. "Ama Lur filmak garrantzia handia izan zuen bere garaian. Film horren inguruko oroitzapenak kontatzen ditu dokumentalean".
Saioko bigarren gonbidatua Anjel Aldarondo izan da. Irizar sariko epaimahaiko kidea da Aldarondo. "Hau luxu bat da. Beste zinemaldi batzuen aldean era ludikoan ari naiz bizitzen aurtengoa".
Mikel Garcia (Argia) eta Gontzal Agote (BERRIA) zinema kritikariek 'Loreak' filma goraipatu dute. Gaur aurkeztu dute Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok euskarazko filma. Sail Ofizialean lehian da lana.