Martxoan hasiko dira Guggenheimen ituna berritzeko iritziak biltzen Legebiltzarrean

2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Bilboko Guggenheim kudeatzeko hitzarmena 2014an berrituko dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak AEBetako Solomon R. Guggenheim fundazioarekin. Eta itun berriari «ahal denik eta onura handiena» ateratzeko xedearekin, batzorde txostengile baten ekarpenak jasoko dituzteEusko Legebiltzarrean, martxotik aurrera. Guggenheimen sorrera eta bilakaera estu jarraitu dutenen hitzaldiak izango dira, PSE-EEren ekimenez. Besteak beste, Joseba Arregi Jaurlaritzako Kulturasailburu izandakoak, Javier Gonzalez de Durana Artiumeko zuzendari ohiak eta Miguel Zugaza Pradoko zuzendariak emango dute iritzia. Agustin Ibarrola eta Dora Salazar artistek ere egingo dituzte ekarpenak. Txosten guztiak Jaurlaritzari eta aldundiari helaraziko dizkiete, fundazioarekin izango duen negoziazio prozesuan kontuan har ditzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.