Maurice Sendak idazle eta ilustratzailea hil da
LITERATURA. Maurice Sendak idazle eta ilustratzailea atzo hil zen, 83 urte zituela, Connecticuten (AEB), bihotzeko batek eragindako kalteen ondorioz. Obra zabala utzi du, baina Where the Wild Things Are album ilustratua da haren libururik ezagunena, Koldo Izagirrek euskaratu eta Kalandraka argitaletxeak 2000. urtean kaleratua,Piztiak bizi diren lekuan izenburuarekin.Zinemarako egokitzapenak ere izan ditu Where the Wild Things Are-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu