Hilberriak. Maurice Andre
Meategiko bakarlaria
Maurice Andre musika klasikoko tronpeta jotzailea herenegun hil zen, Baionan. 78 urte zeuzkan, eta joan den mendeko bakarlari onena izan zen adituen ustez. Hirurehun disko baino gehiago grabatu zituen munduko orkestra eta zuzendari onenekin. Alesen jaio zen, Frantzian, 1933an —baziren 20 bat urte Urruñan bizi zela—, eta txikitatik erakutsi zuen bazuela talentua. Haren aita, gainera, musika klasikoaren zalea zen. Arazo ekonomikoak zirela medio, nerabezaroan meategi batean lan egin behar izan zuen. Tronpeta zaila zela eta erreakzio kontrajarriak sortzen zituela uste zuen. •
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu