Programak sei ildo nagusi izango ditu: laborategiak, feminismoak, grafika tailerrak, argazkilaritza, kolaborazioak eta mediateka. Ardatz kontzeptual gisa, esperimentazioa, interakzioa, parte hartzea eta interdiziplinaritatea ditu Artelekuk.
Ibilbide luzea duten Audiolab, Mugatxoan, Irudia Mugimenduan eta Arte eta Teknologia laborategiek jarraituko dute aurten ere, eta protagonismo berritua izango dute Mediatekak eta arte feministak, Garazi Lopez Etxezarreta Gipuzkoako Diputazioko Kultura zuzendariak adierazi duenez. Ikerne Badiola Kultura diputatuarekin batera aurkeztu du Artelekuko programazioa. 153.000 euroko aurrekontua dauka aurten Artelekuren programazioak.