Badaezpadako neurri gisa, Kim Schmitz Megaupload webgunearen sortzailea kartzelan atxikiko dute Aucklanden (Zeelanda Berria), eta asteazkena baino lehen jakinaraziko dute baldintzapeko askatasuna ematen dioten AEBetara estraditatua izateko prozesuak irauten duen bitartean. Espetxean jarraituko dute Schmitzen laguntzaile atxilotuek ere: Finn Batato, Mathias Ortman eta Bram van der Kolk. AEBetako FBIk koordinatutako operazio batean atxilotu zituzten laurak, joan den astearen hondarrean.
Anne Toohey fiskalak adierazi du Schmitzen etxean egindako miaketan legez kanpoko suzko armak aurkitu dituztela, baita nortasun ezberdinak dituzten pasaporteak ere. Horrez gain, Schmitzek libre utziz gero ihes egiten saia litekeela esan du.
David McNaughton epaileak adierazi du denbora beharko duela AEBetako agintariek aurkeztutako argudioak aztertzeko eta estradizio eskaerari buruz ebazteko.
Megauploadeko buruek kartzelan jarraituko dute, badaezpadako neurri gisa
Fiskalak adierazi du legez kanpoko suzko armak aurkitu dituztela Kim Schmitzen etxean egindako miaketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu