Meirellesen azken filma Londresen estreinatuko da

2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
ZINEMA. Fernando Meirelles zuzendari brasildarraren azken lanak zabalduko du aurten Londresko zinema jaialdia, urriaren 12an. 360 filmean, Rachel Weisz, Jude Law eta Anthony Hopkins aktoreek parte hartzen dute. Hainbat bikoteren istorio paraleloak kontatzen ditu lanak, Londres, Viena eta Denver (AEB) hirietan kokatuak, besteak beste. Meirelles Cidade de deus (2002) filmarekin egin zen ezagun. Geroztik, The Constant Gardener (2005)eta Blindness (2008)zuzendu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.