Mel Ferrer (New Jersey, AEB, 1917) aktore eta zinemagilea lotan zegoen bitartean hil da, Kaliforniako (AEB) bere etxean, senidez inguratuta. Hala agertu dute familiako iturriek.
Mediku familia ezagun bateko seme bazen ere, aktore izateko hautua gaztetan egin zuen Ferrerrek. Brodwayko ikuskizunetan hasi zen, lehendabizi koruko dantzari gisa, eta aktore nagusi izatera iritsi zen geroago. Polioarekin gaixorik egon ondoren,zinemarekin harremanetan hasi zen 40.eko hamarkadaren erdi aldera, aktore zein zuzendari lanetan. Lili (1953), Scaramouche (1952) eta War and peace (1956) filmetan egindako aktore lanekin arrakasta handia izan zuen.
Hortik aurrera, telebistako film eta sailetan aritu zen batik bat, besteak beste, Return of the Saint eta Falcon Crest telesail ezagunetan.
Audrey Hepburn aktore ezagunaren senarra izan zen 1954tik 1968ra.
Zinema
Mel Ferrer aktore eta zinemagilea hil da
Brodwayko ikuskizunekin, Hollywoodeko filmekin eta arrakasta handiko telesailekin egin zen ezagun. 90 urterekin hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu