Menchu Gal Orendain Irunen (Gipuzkoa) jaio zen, 1919an, familia ugari, liberal eta eskolatu batean. Umetatik erakutsi zuen pintatzeko trebetasuna. Hala, 13 urterekin ondu zuen lehen margolana, Parisen zela.
Frantziako hiriburuan eta Madrilen lan egin zuen, batik bat, artista gipuzkoarrak. Baina euskalduna sentitzen zela esan du Edorta Kortadi Menchu Gal fundazioko komisarioak; eta haren obra Euskal Herriko paisaiaren ondorio dela azaldu du.
Kubismoaren eraginpean sortu zituen aurreneko lanak Galek. Natura hilak egin zituen, batez ere. Kolore hotzak erabili, eta naturaren osagaiak forma geometrikoetara murriztu zituen lan horietan. Ibilbidean aurrera egin ahala, ordea, koloreak hartu zuen indarra bere lanetan, Espainian zein Euskal Herrian sorturiko paisaiak faubismoarekin lerratzeraino.
Donostian zendu zen Gal, 2008an, obra joria utzita.
Menchu Gal: kolorearen indarra erakusketa arratsaldean inauguratuko dute, eta otsailaren 28a arte izango da Bilbon.