Mende arteko Paris, ardatz

Claude Debussy eta haren garaiko beste musikagile batzuk oroituko ditu Musika Hamabostaldiak

Igor Susaeta.
Donostia
2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Kultur arloan bor-bor egiten zuen Parisek XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran. Eta saltsa hura egosten zutenetako bat zen Claude Debussy (1862-1918) musikagilea. Haren jaiotzaren 150. urteurrena beteko da aurten, eta Debussy bera eta haren garaiko beste musikagile batzuk omenduko ditu Donostiako 73.Musika Hamabostaldiadiak. Abuztuaren 3a eta irailaren 2a bitartean egingo da, eta, hortaz, mende arteko Paris hura izango du ardatz. Era berean, Francisco Escudero (1912-2002) musikagile zarauztarra gogoratuko dute, haren jaiotzaren mendeurrenean.

Frantziako zein Europako musikagile inportanteenetako bat izan zen Debussy. Haren partiturek berritasun handiak ekarri zituzten harmonia, erritmoa, forma, ehundura eta tinbreari dagokienez. Hasierako haren lanek eztabaida eragin zuten, baina XX. mendearen hasierarakoinpresionismoaren, musika joera berri haren, zutabeetako bat zen.

Garaikide izan zituen Maurice Ravel, Paul Dukas, Eric Satie eta Gabriel Faure, besteak beste, eta horiek haien sormenari bide egin zioten, garai hartako Parisen egosten zenari erreparatuta. Musikagile horien lanak interpretatzeko,maila handiko orkestra sinfonikoak bildu dituzte Musika Hamabostaldiaren aurtengo programazioan: Hallekoa (Ingalaterra), Pariskoa, San Petersburgokoa (Errusia) eta Bambergekoa (Alemania), esaterako.

Hallekoa, Erresuma Batuko orkestra zaharrena, izango da, hain zuzen ere, Kursaaleko auditoriumeko programazioa zabalduko duena. Abuztuaren 3an, Mark Elderrek zuzenduta, Debussyren beraren, Edward Elgarren eta Johann Straussen lanak interpretauko dituzte. Hurrengo egunean, berriz, Antonin Dvoraken sinfonia ezagunenetako bat joko dute, bederatzigarrena, eta Leos Janaceken Msa glagolskaja. Bigarren horretarako Donostiako Orfeoiaren laguntza edukiko du orkestrak. Abuztuaren 17an, Escuderoren Illeta interpretatuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak —abuztuaren 11n eta 13an Wolfgang Amadeus Mozarten Die Zauberfloete opera ezaguna interpretatuko du—, Andra Mari Koruaren ekarpenarekin. Gainera, Dukasen eta Ravelen piezak ere joko dituzte.

Prélude à l'après-midi d'un faune Debussyren obra garrantzitsuenetakoa, berriz, Parisko Orkestrak interpretatuko du, abuztuaren 23ean, Kursaalean. Ravelen eta Dvorakenak ere joko ditu. Hurrengo egunean ere orkestra bera arituko da , eta Hector Berlioz, Robert Schumann eta Ludwig Van Betethovenen konposizioei erreparatuko die. Christoph Von Dohnanyik zuzenduko du, eta Jean Frederic Neuburger piano jotzailea arituko da haiekin.

Von Dohnanyi zuzendari entzutetsua baldin bada, Yuri Temirkano errusiarra ez zaio atzera gelditzen. Kritikarien esanetan, XX. mendean «distira» egin duten orkestra zuzendari errusiarren artean «erreferente» bat da. San Petersburgoko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria da 1998tik, eta abuztuaren 27an eta 28an igoko da Kursaaleko oholtzara. Serguei Prokofieven, Nikolai Rimski-Korsakoven, Max Bruchen eta Piotr Ilitx Txaikovskiren piezak joko ditu.

Eta Hamabostaldian ariko den laugarren orkestra entzutetsuak, Bambergoak, hiru kontzertu eskainiko ditu: abuztuaren 30ean, eta irailaren 1ean eta 2an. Gustav Mahlerren, Igor Stravinskiren eta Debuyssren —Jeux eta La merezagunak—piezak interpretatuko ditu.

Viktoria Eugenian, gutxiago

Emanaldiak egongo dira, gainera, Viktoria Eugenian — «ohi baino gutxiago», antolatzaileen esanetan—, eta paraleloki beste hainbat ziklo antolatu dituzte (Antzinako Musika, Garaikidea, Organoa, Interprete Gazteak, Haurrentzako jardunaldia...).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.