Mendizabalek pieza zaharrak eta berriak bildu ditu disko batean

Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendariak bakarkako lehen diskoa jarri du plazan: 'Bihurrikeritan'

Irune Berro Urrizelki.
2008ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Zirkuko akrobata izango balitz bezala sentitzen da Garikoitz Mendizabal txistua bakarka jotzen duenean. «Soka gainean bakarrik nagoela iruditzen zait halakoetan, eta, bilbotarkeria dirudien arren, eroso sentitzen naiz». Arriskuari beldurrik ez dio Mendizabalek, Bihurrikeritan diskoan argi eta garbi erakutsi duenez.

Errepertorio tradizionaleko piezak, zailtasun tekniko handikoak interpretatu ditu Mendizabalek. Baina ez horiek bakarrik: Xabi Zabalak sortutako obra berriak ere jo ditu. «Disko orekatua egin nahi nuen, eta horregatik eskatu nizkion Xabiri [Zabala] bi obra lasai. Denak bihurrikeriak izan ez zitezen». Mendizabalek adierazi duenez, «Xabiren abestiak berritzaileak dira, eta bide berria ireki diezaiokete txistuari» .



MONTIREN DANTZA HUNGARIARRA. Vittorio Monti musikagile italiarrak biolinerako eta pianorako eginiko dantza hungariarra, erritmo bizi-biziko doinua, interpretatu du, halaber, Aitor Furundarena txistulariarekin batera. Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendaria da Mendizabal, eta kontzertuak amaitzeko jo ohi duten pieza da Montirena. «Jendeari asko gustatzen zaio. Horregatik jaso dut diskoan». BilbaoMusikaren eskutik plazaratu du Bihurrikeritan lana. Mendizabalek bakarka osatu duen lehen diskoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.